Izarrak behatzeko aukera Arantzazun
Azaroaren 6an, Arantzazuko paraje berezia behatoki1 astronomikoa bilakatuko da, Arantzazu Parketxean antolatutako behaketa-saioari esker. Jesus Arregi astrofisikari aretxabaletarraren gidaritzapean, ortzia2 arakatzeko eta ezagutzeko aukera izango da, 19:00etatik aurrera.
Izarrei begira, garai honetan zeruan ikus daitezkeen konstelazio eta planetak ezagutzeaz gain, Hego Tauridak izeneko izar iheskorrak3 behatzeko aukera ere izango da. Saioa parketxean bertan hasiko da, Arregik gure eguzki-sistema eta espazioa ulertzeko hainbat azalpen emanez. Ondoren, hark gidatuta, parte-hartzaileak kanpora irtengo dira, une horretan zeruan ikus daitezkeen izar eta konstelazioak ikusteko. Hego Tauriden meteoro-jarioaz4 gozatzeko tartea ere izango da, eta, zeruaren egoerak ahalbidetzen badu, baliteke izar uxoren5 bat edo beste ikusi ahal izatea.
Arestian esan bezala, behaketa 19:00etan hasiko da, Arantzazuko Parketxean. Parte hartzeko, helduek 8 euro ordaindu beharko dute, eta 8 eta 12 urte arteko haurrek, 6 euro. Partaide-kopurua mugatua denez, aurrez eman behar da izena. Antolatzaileek linterna, hotzerako arropa egokia
eta lurrean etzateko toalla edo estera eramatea gomendatu dute. Izena emateko eta/edo informazioa gehiago jasotzeko, 943 782 894 eta 699 335 183 telefono-zenbakietara dei daiteke, edo
1. Behatoki: observatorio (es), lieu d'observation (fr).
2. Ortzi: firmamento (es), firmament (fr).
3. Izan iheskor: estrella fugaz (es), étoile filante (fr).
4. Jario: flujo (es), flux (fr).
5. Izar uxo: izar iheskor.
