Maiatzaren 22tik 24ra, elkartasuna eta jai-giroa batuko dira Berriatuan, Helmuga Bizipoza Jaian. Bizipozako elkarteek lantzen dituzten kontuak gizarteratzeko balioko du, hiru eguneko egitarauari esker.

Izaera1 bereziko gaiak jorratzen dituzten elkarteen elkartea da Bizipoza, eta gaur egun 39 batzen ditu. Denak ere sei arlo hauetako batean aritzen dira lanean: gaixotasunak, heriotzaren pedagogia, aniztasun2 funtzionala, kulturartekotasuna, genero- eta sexu-aniztasuna eta familiartekotasuna. Hain zuzen, gai horien gainean sentsibilizatzeko balioko du festak, baita arlo horietan eragiteko ere. Gainera, Helmugak elkarteak erronka3 berezia gauzatuko du jaiaren barnean: Lea-Artibai eskualdeari sei buelta emango dizkiote bizikletaz. Izan ere, elkarte horren helburua da erronken bidez ekarpen solidarioak egitea.

Festa Berriatuan izango bada ere, antolatzaileek nabarmendu dute Lea-Artibai mailakoa izango dela. Horren adibide, Helmugak elkartearen erronka, hain zuzen ere. Maiatzaren 22ko arratsean4 abiatuko da, jaia hasteaz batera. Larunbatean, hilaren 23an, eguerditik aurrera izango dira ekintzak: erronkari jarraipena emateaz gain, bola-joko partizipatiboak, ginkana eta txokolatada izango dira. Erronkari amaiera emanez bukatuko da eguneko jarduna.

Igandean, hilaren 24an, egun osoko festa izango da. Eguna goizeko dianaz hasita, arratsaldera arte ekitaldi ugari egingo dira: kalejira; Zapotxin, Porrotx eta Marimototsekin irri, kantu eta dantza; paella solidarioa; Go!azen-eko kideen ikuskizuna; kontzertuak... Horiez gain, sorpresak ere iragarri dituzte antolatzaileek. Jaiari buruzko xehetasun guztiak Bizipozaren webgunean (bizipoza.eus) paratu dituzte.

1. Izaera: carácter (es), caractère (fr).
2. Aniztasun:
dibertsitate.
3. Erronka:
desafío (es), défi (fr).
4. Arrats
: tarde (es), soir (fr).


Zelan euskaraz?

Atal honetatik lagun asko pasa dira dagoeneko. Guztiak, euskara heldu aroan eta euskaltegian ikasi duten pertsonak. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Ez galdu aukera!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.