Azaroaren 13tik 15era bitartean ospatuko da aurtengo Hitzen Lihoa. Ostiralean ekingo diote egitarauari, haizeari kontra1 egiteko manifestu batekin, Harkaitz Canoren eskutik. Ondoren, Maite Larbururen emanaldia izango da Landetxe Kultur Aretoan.

Larunbat goizerako, berriz, kulturgintzaz gogoetatzeko2 saio irekia antolatu dute. Antolakuntzako kideak hausnarketan aritu omen dira, gaur egungo kulturgintzan zertan sentitzen duten haize kontra dabiltzala, eta gogoeta horretan jasotako kezkak eta eztabaidagaiak ekarri dituzte egitaraura. Batetik,  “kultura herritarra vs kultura garaikidea” afera3 aukeratu dute, eztabaida betierekoari4 azkenaldian ertz berriak gehitu zaizkiola sumatuta: “Haize kontra egitea da, guretzat, balizko eztabaida bera auzitan jartzea5: dikotomia hori da eztabaidarako markoa ala dikotomia horren markoa bera da auzitan jarri beharrekoa?”. Bestetik, ezkerraren ikuspegitik “kultur ereduen inguruko afera bolo-bolo” dabilela-eta, ezkerraren kultur ereduaz hitz egingo dute: “Egungo jendartean, zein da ezker eraldatzailearen ikuspegitik proposatu nahi genukeen kultur eredu desiragarria? Kultur eredu bakarra beharrean, akaso batzuk dira aukerak? Kulturaren zer-nolako6 begiradak daude balizko7 kultur eredu horien atzean?”. Maialen Akizu, Edurne Azkarate, Paul Beitia eta Iratxe Retolaza jarriko dituzte haize bila, Landetxe Kultur Aretoan. Larunbatekoari amaiera emateko, Gartxoten kontzertua izango da: Bizirik gaude biraren barruan eskainiko du, Garazi Esnaolarekin batera. 

Igandean, jada ohikoa den egitaraua garatuko dute: goizez, liburu-azoka eta Katixa Agirreren Berriz zentauro liburuaren irakurketa jarraitua, Kontzejupean; eguerditik aurrera, bertso-bazkari literarioa eta bertso-saioa Maialen Lujanbio, Alaia Martin eta Aitor Servier bertsolariekin, eta gai-jartzaile Katixa Agirre bera.

Larunbateko saio irekirako izen-ematea eta igandeko bertso-saiorako sarreren erreserba Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean egin behar da.

1. Haize kontra: a contracorriente (es), à contre-courant (fr).
2. Gogoetatu: reflexionar (es), réfléchir (fr).
3. Afera: asunto (es), affaire (fr).
4. Betiereko: eterno, -a (es), eternel, -elle (fr).
5. Auzitan jarri: cuestionar (es), remettre en question (fr).
6. Zer-nolako: qué tipo de (es), quel, -elle genre de (fr).
7. Balizko: eventual (es), éventuel, -elle (fr).


Zelan euskaraz?

Atal honetatik lagun asko pasa dira dagoeneko. Guztiak, euskara heldu aroan eta euskaltegian ikasi duten pertsonak. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Ez galdu aukera!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.