Sentitu egin daiteke Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketa, ikusteaz gain, hango musikak entzuteko eta indigenek sortutako usainak1 aditzeko aukera ere ematen duelako. Donostiako San Telmo Museoan egongo da 2026ko apirilaren 12ra arte, eta bidaia baten antzeko ibilbidea proposatzen dio bisitariari: lurraldearen, hirien eta Amazoniako komunitate indigenen aberastasun natural eta kulturalean murgiltzen du; aldi berean, planetaren etorkizunerako funtsezko2 eskualde horren pentsamoldea eta eragin ekologikoa ezagutzeko parada3 ematen dio. Erakusketak Amazoniako biztanleen ikuspegitik eta ahotsetik azaltzen du hango kultura, haien artean, pentsamenduan, zientzian edo aktibismoan oinarrituta. Izan ere, Amazonian bertan sortu da proiektua, besteak beste artisten, aktibisten, pentsalarien, historialarien, antropologoen, arkeologoen, zinemagileen eta kuradoreen ahotsak eta ekintzak aintzat hartuta4.

Amazonia unibertso konplexua dela agerian geratzen da San Telmo Museoko instalazioan. Alde batetik, munduko biodibertsitate gordailurik5 handiena izaki, bertan bizi da planetako espezieen hamarrena6. Bestetik, ordea, lurralde mehatxatua ere bada, naturarekin bizitzeko, hazteko eta erlazionatzeko beste modu batzuk planteatzen dituena. Hego Amerikako bederatzi herrialde dira haren parte, baina kolonizazio prozesuetan ezarritako mugak ez datoz bat jatorrizko lurraldeekin. Hala, Europan eta Ipar Amerikan nagusi diren estereotipoak hausteko7 ere balio du erakusketak proposaturiko bidaiak.

1. Usaina aditu: usaimenaz sumatu.
2. Funtsezko:
fundamental (es), fondamental, -e (fr).
3. Parada:
ocasión (es), occasion (fr).
4. Aintzat hartu:
tomar en consideración (es), prendre en considération (fr).
5. Gordailu:
reservorio (es), réservoir (fr).
6. Hamarren:
décima parte (es), dixième partie (fr).
7. Hautsi:
apurtu, puskatu.


Zelan euskaraz?

Atal honetatik lagun asko pasa dira dagoeneko. Guztiak, euskara heldu aroan eta euskaltegian ikasi duten pertsonak. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Ez galdu aukera!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.