Parisko Euskal Etxea, 70. urteurrenerako afixa bila
Urriaren 4an beteko ditu zazpi hamarkada Parisko Euskal Etxeak. Hori dela-eta, urteurreneko kartela diseinatzeko lehiaketa antolatu du; lanak
Euskal Etxeak, sormenaren akuilu1 izan nahian, ontzat eman ditu afixa sortzeko estilo guztiak (pintura, diseinu grafikoa, collagea...); kolore-multzoari dagokionez ere askatasuna eman du: “Gorria, berdea eta zuria ongi etorriak dira, baina koloreen edozein erabilera ausarta” sustatu du. Halaber, begi onez ikusiko da kartelak lankidetza-espiritua, jai-giroa eta elkarlanaren garrantzia transmititzea, aldi berean Parisko Euskal Etxeak adierazgarri duen euskal sustraiekiko harrotasuna islatuta. Lan irabazlearen saria urriaren 4an 70 urteak ospatzeko egingo den afarirako gonbidapena izango da, bi lagunentzat, opari-saskiaz batera.
Lehiaketaren antolatzaileen esanetan, “Parisko Euskal Etxea erakunde engaiatua2 da, bere iragan oparoari gisa bereko etorkizuna ematen ahalegintzen dena, betiko balioetan oinarritua: Euskal Herriarekiko eta euskal kulturarekiko maitasuna, elkartasuna eta auzolana, eta Parisko euskal komunitateari zerbitzurik onena eskaintzeko asmoa, euskaldunen ordezkari duin3 gisa jardunez”.
1. Akuilu: estímulo (es), stimulation (fr).
2. Engaiatu: konprometitu, konpromisoa hartu.
3. Duin: digno, -a (es), digne (fr).
