Arabak badu bertso-txapelduna. Martxoaren 28an Gasteizen jokatutako finalean Iñaki Viñaspre nagusitu zen. Aurtengoarekin, Arabako bigarren txapela du Viñasprek. Aurrekoa 2019an eskuratu zuen.

Gasteizko Europa Jauregian jokatu zen finala, ia 800 bertsozaleren aurrean. Sei bertsolari aritu ziren nor baino nor: Martin Abarrategi, Maddi Agirre, Unai Anda, Aroa Arrizubieta, Peru Abarrategi eta Iñaki Viñaspre. Finaleko lehen atalean, Viñasprek eta Andak lortu zituzten puntu gehien, eta, ondorioz, biak igaro ziren buruz burukora1. Azkenean, Viñaspre gailendu2 zen, eta Martxoak 3 elkarteko kideen eskutik jantzi zuen txapela. Berrogeita hamar urte igaro dira martxoaren 3ko sarraskia gertatu zenetik, eta Arabako Bertsozale Elkarteak aitortza egin nahi izan dio elkarteari egindako ibilbide eta lanagatik.

Hona txapelketaren sailkapena:

1. Iñaki Viñaspre Simon: 1.141 puntu (lehen atalean, 771,5)
2. Unai Anda Delika: 1.124,5 puntu (lehen atalean, 766,5)
3. Peru Abarrategi Sarrionandia: 749,5 puntu
4. Aroa Arrizubieta Barredo: 749 puntu
5. Maddi Agirre Epelde: 740,5 puntu
6. Martin Abarrategi Sarrionandia: 710 puntu

1. Buruz buruko: Biren arteko lehia, norgehiagoka.
2. Gailendu:
Irabazi, garaitu.

 


Zelan euskaraz?

Atal honetatik lagun asko pasa dira dagoeneko. Guztiak, euskara heldu aroan eta euskaltegian ikasi duten pertsonak. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Ez galdu aukera!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.