heltzear web

Errigorak 12 urte pasatxo darama lanean, Nafarroako hegoaldea du ardatz1 eta xede bikoitza dauka: euskararen erabilera sustatzea euskara ofiziala ez den eremuan2 eta elikadura-burujabetza3. Nola lotu bi helburuok? Bada, Nafarroako hegoaldeko elikagaiak Euskal Herri osora zabalduz eta saskien salmentari esker lortutako irabazien zati bat Ager eremuko euskalgintzan inbertituz. Lan zirkular hori aitortu du 24. Korrikak Durangoko ekitaldian, baita etorkizunerako babesa eta bultzada eman ere. Errigorak, bestalde, Nafarroako Erriberan eramango du 24. Korrikako lekukoa4M. Egimendi. Argazkiak: Errigora.

Errigoraren balioak
Lau baliotan oinarritzen da Errigoraren lana, eta lau ‘ziurtagiri’ eskaintzen ditu berme5 gisa: Bertakotasuna (produktuaren osagai nagusiak Ager eremuan ekoitziak direla ziurtatzen da), Euskara (produktua ekoitzi duen enpresa euskararen normalizazio-plana garatzen ari dela ziurtatzen da), Auzolana6 (produktuaren ekoizlea Errigoraren auzolanetan agente aktiboa dela ziurtatzen da) eta Nekazariekiko harremana (produktuaren osagai nagusiak ekoitzi dituen nekazariarekin harremana bidezkoa7 dela ziurtatzen da).

Udazkenean,
Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka

Urtean bi kanpaina egiten ditu Errigorak. Udazkenean, Nafarroako hegoaldeko produktuz osatutako hiru motatako saskiak milaka etxetara heltzen dira. Kanpainari eta auzolanari esker, Nafarroako hegoaldeko euskalgintzari ekarpen8 ekonomiko garrantzitsua egiten zaio (saski bakoitzaren balioaren % 25). Iazko udazkenean, esaterako, 256.500 € bideratu ziren euskalgintzara, 2024an baino 18.000 € gehiago.

Udaberrian,
Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura

Eguneroko kontsumo-ohituretan eragiteko jaio zen kanpaina honetan, Nafarroako hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak9 eska daitezke: norbere10 herrian, ekoizlearen jatorrizko prezioan. Olioa 5 litroko bidoietan banatzen da; eta kontserbak, 12 ontziko sortetan, planteamendua urte osorako lain11 eskatzea baita. Aurten, eskaera-epea otsailaren 26tik martxoaren 17ra luzatuko da.

Agerraldia, Errigoraren alaba
Errigorak sortu zuen Agerraldia, 2019an. Horri esker, Nafarroako erdialdean eta hegoaldean euskararen ezagutza bultzatzeko, erabilera sustatzeko eta euskararekiko jarrera baikorrak sortzeko ekintza praktikoak abiatu ziren, hiru modutan jarduteko: euskara ezagutzeko aukerak sortzen; euskara erabiltzeko guneak ugaritzen eta egonkortzen12; eta euskararen aldeko jarrerak indartzen. Hori guztia, hainbat eremutan: kultura, aisialdia, kirola, lan-mundua, hedabideak, irakaskuntza, sare sozialak... Hala, hainbat ekimen antolatu eta gauzatzen dira: eskolaz kanpo euskaraz aritzeko jolastekak haurrentzat, Santxikorrota herri-lasterketa Bardean, euskara-egunak, kale-izenak euskaratzea, euskara-planak ekoiztetxeetan, Erdialdeko Euskal Jaia, Erriberan Euskaraz Eguna...

1. Ardatz: punto esencial (es), point essentiel (fr).
2. Eremu:
zona (es), zone (fr).
3. Burujabetza:
soberanía (es), souveraineté (fr).
4. Lekuko:
testigo (es), témoin (fr).
5. Berme:
garantía (es), garantie (fr).
6. Auzolan:
trabajo comunitario (es), travail communautaire (fr).
7. Bidezko:
justo, -a (es), juste (fr).
8. Ekarpen:
aportación (es), apport (fr).
9. Sorta:
lote (es), lot (fr).
10. Norbere:
bakoitzaren.
11. Lain:
tanto...como (es), autant... que (fr).
12. Egonkortu:
estabilizar(se) (es), (se) stabiliser (fr).


Elkarrizketa/erreportaje osoa irakurri nahi duzu? Hil honetako aldizkaria salgai dago kioskoetan; era berean, harpidetza egin dezakezu: digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.