Pirinioetatik kanpo dagoen mendi ezaguna da Beriain; berezia, handia, zabala, malkartsua eta belartsua, ikuspegi dotorea eskaintzen du. Leku askotatik ikusten da, Sakana bailarako jagole. Eta mendi asko ikusten dira bertatik, tontorrean duen San Donato ermitatik, zehazki. 1.494 metro ditu, eta Pirinioetatik kanpo Aizkorriko mendikatean bakarrik topatuko ditugu gailur garaiagoak. Etzandako dragoia da, lokartutako lehoia, begiratzen diozun tokitik begiratuta ere, ikusgarria. Euskal Herriaren bihotza, Euskal Herriko bihotzean. Andoni Urbistondo. Argazkiak: Andoni Urbistondo.