Igone Mariezkurrena eta Irantzu Pastor Lumineszenteak liburua eta erakusketa osatu, eta Euskal Herrian barrena erakusten ari dira. Palestinako, Indiako, Lakota nazioko eta Euskal Herriko emakumeek egiturazko indarkeria egoeretan zer-nolako biolentzia motak jasaten dituzten aztertu dute, testigantza gordin bezain indartsuen bidez. Andoni Urbistondo. Argazkia: Andoni Urbistondo/Irantzu Pastor/Igone Mariezkurrena.

Igone Mariezkurrena eta Irantzu Pastor 2018ko Durango Azokan hasi ziren lapikoari bueltaka. Kazetaria eta antropologoa da Igone (Pasai Donibane, 36 urte); argazkilaria Irantzu (Lesaka, 37 urte). “Gatazketan, pobrezia egoeretan, emakumeek zer beste indarkeria modu jasaten dituzten ezagutzeko proiektua abiatu genuen”, Pastorren ahotan. “Batez ere, komunikabideetan ikusten ez diren indarkeriak”. Palestinan hasi ziren, 2019an, Euskal Herriko sare internazionalista zabala baliatuz. Mariezkurrenak zera dio, sakonago, Lumineszenteak lanari buruz: “Liburu iluna da: istorio gordinak eta testuinguru ilun eta zapaltzaileak biltzen ditu, baina itxaropenerako mezuarekin, emakume borrokalariak eta duinak direlako, beren patua aldatzeko kemena dutenak”.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

ELKARRIZKETATUTAKO EMAKUMEEN ERREAKZIOA
Igonek eta Irantzuk diote protagonistei zein asmo zuten jakinarazi ondoren haietako asko harritu egin zirela: “Bizi duten egoera zergatik interesatzen zaigun galdetu ziguten, batzuetan barrezka. Egiten ari ginena egiteko dirua nork eman zigun ere jakin nahi zuten, edo guk beren lekukotzak zabaltzeak zertan hobetuko zien bizitza. Erantzun zintzoa eman genien: ezertan ez". Ezezkoak ere jaso omen dituzte, “guk haien istorioak zabaltzea baino, haiek eman nahi dutelako beren egoeraren berri bizi diren jendartean”. Gainera, segurtasuna bermatzearren, elkarrizketatu dituzten emakumeen argazkiak publiko egiteak ekar zitzakeen zehar kalteak gogoan, tentuz aritu direla onartu dute.


Elkarrizketa/erreportaje osoa irakurri nahi duzu? Hil honetako aldizkaria salgai dago kioskoetan; era berean, harpidetza egin dezakezu: digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.